Akordioa Gipuzkoako bulegoetako hitzarmenean

2007/07/16
ELA, CCOO eta UGT sindikatuek eta Adegik Gipuzkoako bulegoetako hitzarmenerako aurre-akordioa lortu dute. Gainontzeko sindikatuek ELAk negoziazio mahaira eraman duen proposamena onartu dute. Hitzarmena ia 9.000 langileengan du eragina.

Akordioak, besteak beste, 2003, 2004, eta 2005 urteetarako soldatetan KPI-aren gaurkotzea eta 2006rako KPI+0,5ko igoera jasotzen du. Bestalde, 2007, 2008 eta 2009rako KPI+0,75ko soldata igoera izango da.

Arlo honetan lan egiten duten langileengan, batez beste, %18ko soldata igoera suposatzen du hitzarmen honek.

Akordioa indarrean dagoen bitartean lan ordutegia sei ordutan murriztuko da.

ELAren esanetan, urte askotako borrokaren ondoren Adegik bere jarrera itxia aldatzea lortu da eta akordio honek urteotan galdutako dirua berreskuratzea ahalbideratuko.