Akordioa Irungo udaleko zaharren egoitzan
Clece S.A. gizarte-laguntzako zerbitzua ematen duen enpresako 35 langilek 50 eguneko greba bertan behera utzi dute zuzendaritzarekin akordioa lortu ondotik. Emakume hauek Irungo Udaleko erresidentzian eta erresidentzi-pisuetan egiten dute lan zerbitzari moduan gauetan eta asteburuetan eta akordio honi esker hilabeteko soldata %40 igoko diete.
Akordioaren ildorik nagusienak hauexek dira:
Lanorduak: 2004an urteko 1683 ordu eta asteko 37.
2005ean urteko 1592 ordu eta asteko 35.
Akordioa indarrean egongo da martxoaren 1etik aurrera eta ez du azteraeraginkortasunik izango. CLECEko langile hauek hilabeteko 631,06 euroko soldata zuten (105.000 pezeta) eta akordioaren ondotik 871,5 eta 901,5 euro arteko soldata izango dute (145.000-150.000 pezeta).
Bai langileen ordezkariak baita ELAko ordezkariak ere pozik agertu dira akordio honekin, halere gogorarazi dute oraindik soldata hauek oso urrun daudela lan bera egiteagatik funtzionariei ematen zaien 1202 euroko soldatetatik (200.000 pezeta).