AKORDIOA KENNAMETALEN HILABETEKO GREBAREN ONDOTIK

2004/04/06

Multinazional honetako zuzendaritza alemaniarra Gasteizera etorrita, negoziazioa desblokeatu eta akordioa lortzea ekarri du.

Kennametalen lehenengo aldiz hitzarmen kolektiboa sinatzea lortu da, eta hauek dira bere eduki nagusiak:

* Gaur egungo prima sistemaren desagerpena (orain arte prima hau enpresak nahi zuen moduan erabili du, adibidez plantillak 2004an aurreko urtean baino %5 gutxiago kobratzea suposatzen zuen eta zuzendaritzaren esku zegoen langile bakoitzaren soldataren zenbatekoa diskriminazioa bultzatuz.Prima hau soldataren %30a zen eta hemendik aurrera %5era jaitsiko da gainontzekoa soldata finkora pasatuz.
* 2005. urtean 1.692 lanegun izango dira.
* Soldata igoera %4koa izango da.
* 2005ean soldata bajuenak dituztenen artean soldata masa guztiaren %2a banatuko da, gaur egun dauden aldeak murrizteko asmoz.

ELAtik akordio hau oso positibotzat hartu dugu Gasteizeko lantegiaren berregirturaketa martxan zegoen momentuan, tailerreko langileen bateratzeari esker, diskriminazioak desagertzeko oinarriak jarri dituztelako.