Mercedesen subkontrata

Akordioa KPIarekin Faurecian 2023-2025 urteetarako

2023/12/22
Negoziazio mahaian planteatutako azken proposamena bozkatuta, eta Faureciako langileek ontzat eman zuten. 2023an negoziazio luzea egin ondoren, 2023., 2024. eta 2025. urteetarako akordio batera iristea lortu da. 140 langile ditu lantokiak, eta Mercesedentzat egiten dute lan.

Akordio horretan, soldata igoerak KPIaren gainetik egongo dira, eta gutxienez % 14,95eko igoera izango dute. Langile mugagabeen kontratazioaren zati bat irizpide objektiboen bidez arautuko da, eta ez dira soilik enpresaren erabakien araberakoak izango. Era berean, plantillaren egunerokotasuna hobetzen duten beste neurri batzuk ere hartuko dira, sortutako gehiegizko orduak hartzea erraztuz, Mercedes Benzen egutegi malguaren arabera lan egiteagatik.

Beste behin ere, egiaztatu ahal izan da plantillaren antolaketa eta mobilizatzeko gaitasuna funtsezkoak izan direla enpresa hasierako asmoetatik oso urrun zegoen akordio batera iristera behartzeko. Asmo horien artean, behin-behineko langileentzako prekarizazio neurriak eta egiturazko plantillarako eskubideak galtzea planteatzen ziren.

Azpimarratzekoa da ELAko atal sindikalak, bederatzietatik zazpi ordezkarirekin, lan handia egin duela negoziazoaren buru izaten, plantillari erantzuna ematen behar zenean, eta gainerako azpikontratek emandako babesa.