Akordioa Legazpiko CIE Automotive-n

2008/06/13
Legazpiko CIE Automotive enpresan akordio batetara iritsi ziren hilaren 13an, ekainaren 4an hasitako greba mugagabeari amaiera emanez. Goizean, ELAko ordezkariak horrela eskatuta, langileen batzarrak atzera bota zuen zuzendaritzaren proposamena eta proposamen berri bat aurkeztera behartu zuten ordu batzutara. Azken proposamen honek akordioa bideratu du.

Akordioak  hiru urtetarako KPI+%1,5ko soldata igoera eta 35 orduko lan astea bere horretan mantentzea jasotzen ditu (2008, 2009, 2010). Zuzendaritzak lanaldia luzatzearen aldeko apustua egin zuen negoziazio prozesuaren hasieran. ELAren esanetan, puntu honetan ez dago atzera pausurik, eta 35 orduko lan-astearen lorpena bere horretan mantentzea ezinbestekoa izan da akordioa izenpetzerakoan.