Akordioa Legazpiko Bellotan

2008/05/28
Legazpiko Bellota Herramientas enpresan akordiora iritsi dira hiru egunetako grebaren ondoren. Lan hitzarmenak KPI+%1,1eko soldaten igoera eta plusen %12ko igoera jasotzen du. Era berean, astean 35 orduko lanaldia mantentzea lortu da enpresak izan duen jarrera erasokorrari aurre eginez.

Metaleko federazioaren esanetan akordio on baten aurrean aurkitzen gara. Izan ere, soldaten igoera on bat lortzeaz gain, 35 orduko lan astearekin amaitzeko zuzendaritzak izan duen jarrera erasokorrari erantzun bateratua eman zaio.

Lan batzordea osatzen duten 16 kideetatik ELAk 7 ditu.