Akordioa LIDL-en

2015/03/25
ELAk akordioa lortu du Lidl-eko zuzendaritzarekin eta apirilaren 1, 4 eta 7rako Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Lidl denda guztietarako deituta zegoen greba bertan behera uztea erabaki du. Batetik, negoziazio esparrua eta lurralde bakoitzean negoziatzeko eskubidea mantentzen da, eta bestetik, egungo lan-baldintzekin jarraituko dute Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako dendetan diharduten oraingo eta etorkizuneko langileek.

Akordioaren edukiak hauek dira:

  • Hitzarmen probintzialen aplikazio lehentasuna bermatzen duen klausula, etor litekeen balizko negoziazio estatalaren aurrean; beraz, negoziazio honek ez die eragingo aipatutako hiru lurraldeei.

  • Akordioaren mugagabeko ultraaktibitatea.

  • Soldata igoerei dagokienez, hitzarmen probintzialekoekin lotuta izango dira; halere, akordiorik ezean urtero aurreko urteko KPIa ordainduko da, kontura.

  • Eremu funtzionala: Akordioa LIDLeko hiru lurraldeetako egungo eta etorkizuneko zentroetaloogoGorka1n aplikatuko da, edozein dela ere hauen forma juridikoa.

  • Salbuespen klausula: Alderdiek adostu beharko dute arbitrajera, Orpricce batzordera edota batzorde kontsultibora jotzeko erabakia.

  • LIDLek hitz ematen du akordio hauen eremuan Langileen Estatutuko (LE) 41. artikuluan jasotako lan-baldintzen funtsezko aldaketa prozedurarik ez duela ezarriko alde bakarreko erabakiz..

  • Lanaldiaren banaketa. Gaur egiten den bezalaxe izango da. LEko 34.2 artikuluak dioenari dagokionez, hitzartzen da EAEko zentroetan lanaldiaren %100 era erregularrean banatuko dela, eta enpresak alde bakarretik ezin izango duela banaketa irregularrik inposatu, orain ere lan handiena dagoen uneetan erabiltzen den lanaldia borondatez luzatu edo laburtzeko sistematik kanpo.