Akordioa lortu da Mendiguren y Zarraoan

2008/04/28
Berrizko Mendiguren y Zarraoa enpresan akordioa lortu da bost egunetako grebaren ondoren. Akordiora apirilaren 26an iritsi ziren enpresako zuzendaritza eta lan batzordea apirilaren 21an hasitako greba mugagabeari amaiera emanez.

Akordioaren bitartez, Berrizko eta Eibarko lantegien arteko soldata eta lan baldintzen parekotasuna emango da bi urteren apean.

Berrizko langileen soldatak %10 inguruan igoko dira eta urteko lan ordutegia 1.697koa izango da. Errelebotan aritzen direnak 1.688 ordu egingo dituzte.

Bestalde, errelebotako langileek gehigarri berri bat izango dute eta antzinakotasuna bermatuko zaie Berrizko plantako langile guztiei.