Akordioa lortu dute IAT zentroetan
2014/03/21

Bederatzi hilabeteko greba bukatuko da. Gaur goizean akordio batetara iritsi dira Irun eta Urnietako IATko langileen batzordea eta zuzendaritza. Astelehen goizeko 7:30ean itzuliko dira grebalariak beren lanpostuetara.
Atzo sinatzekoa zen herenegun Donostiako Precon aldeek lortutako akordioa, baina zuzendaritzak atzera egin zuen azken unean. Izan ere, ez zuen nahi izan bermeak jasotzen zituen ituna sinatu.
Gaur berriro elkartu dira, asteazkenean adostutakoari behin betikotasun izaera emateko eta akordio batetara iritsi dira bi aldeak.
,2012-2016 eperako lan ituna lan erreformaren aurrean blindatzea lortu dute, eta bereziki mugagabeko ultraaktibitatea. KPIren adinako soldata igoerak izango dituzte 2012an eta 2013an, eta izoztu egingo zaie aurten.