Akordioa lortu dute Urnieta eta Irungo IAT zentroetan
2014/03/19
Azken bederatzi hilabeteotan Urnietako IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa itxita eta Irungoa erdizka lanean eduki duen greba bukatu da. Langileen batzarrak berretsi behar du gaur gauean aurreakordioa.
Irun eta Urnietako IAT zentroetako langileen lan gatazka aspaldikoa da. 2009an sei hilabetez egin zuten greba langileek, 2010ean %12ko soldata igoera sinatu zen arte. Akordio hori 2011ko abenduan iraungi zen, eta ostean lanuzteak hasi ziren 2012ko otsail aldera.
Akordioaren xehetasunak bihar arratsaldean emango ditu langileen batzordean ELAren Donostiako egoitzan.