Akordioa SAS-Autosystemtchnik-en

2004/05/06

Gasteizko SASeko plantilla osoak zuzendaritza eta enpresa batzordearen (ELAko 4 ordezkari) arteko akordioa onartu du.

Akordio honen aurrean maiatzaren 5erako deituta zegoen mugagabeko greba bertan behera geratu da. Greba honek Mercedes Benz-eko produkzioa gelditzea ekarriko luke, SASek "Just in time" sistemaren bitartez materiala banatzen diolako.

Akordioaren iraupena 2004tik 2006ra arte izango da eta hauek dira ezaugarri aipagarrienak:

· 2003an 14.550 euroko soldatatik hasita 2004an %14,5eko soldata igoera eta 2005 eta 2006an KPI +2,5.
· Hiru urteetan 10 egunetako lanaldiaren murrizketa.
· Egungo langileetako %90 finko bihurtzea.
· Hobekuntzak lizentzia, eritasunengatiko bajak, laneko osasuna eta abar.

ELAren ustez akordio hau oso positiboa izan da, berriki sortu den enpresa honetan batez ere emakume eta gazteek lan egiten dutelako eta prekarietate eta ordainsari bajuetako egoeratik hasi direlako.Akordioak agertzen du ere lan baldintza hobeagoak lortzearren, organizatzea, sindikatzea eta borrokatzea posible dela.

Langileek izan duten presio kapazidadeari esker lortu da akordio hau. Enpresak argi ikusi du batzordeak egindako eskaeretara iritsi ezean greba eta Mercedeseko eskarien atzeratzea saihestezina zela.