Akordioa sinatu da Ascensores Muguerzan

2006/04/27

Gaur, apirilak 28, ostirala, Ascensores Muguerza enpresaren lan baldintzak arautzen dituen akordioa sinatu dute enpresaren zuzendaritzak eta ELAk enpresan duen delegatuak. Akordioak KPIa baina gehiagoko soldata igoerak, lanorduen murrizketa eta prekarietatea arautzeko neurriak jasotzen ditu.

Akordioak 2008 urtera arteko balioa izango du, eta honako soldata igoerak jasotzen ditu: 2006. urterako, %4,4; 2007.urterako KPI+0,8 eta 2008. urterako KPI+1,2. Gainera, aparteko ordainsaria osorik jasotzen ez zuten langileek osorik jasoko dute. Lanordua 12 ordutan murriztuko da, urtean lau ordu. Gaixoaldi-bajak soldataren %100arekin osatuko dira istripuaren ondorioz denean, eta %90 gaixotasunaren ondorioz denean.

Enpleguari dagokionez, aldi-baterako kontratua zuten lau langileri kontratu mugagabeak egingo zaizkie, eta ez dira Aldi Baterako Lan Enpresen bidez langileak kontratatuko.

Ascensores Muguerza Bilbon kokatuta dagoen enpresa da, 16 langile ditu; langileentzako delegatua ELAkoa da.