Akordioa Smurfit-Ibersac-en (Gueñes)

2005/07/11

69 egunez luzatu den greba amaitu da

ELAren Haibat federazioarentzat Gueñeseko Smurfit-Ibersac enpresan lortu den akordioa oso positiboa da. Ondorioz duela 69 egun langileek hasi zuten greba bertan behera geratu da Enpresan 101 langile daude eta enpresa batzordean ELAren 4 ordezkari daude eta 1 LABena.

Akordioaren ildoak hauexek izan dira.

  1. Hiru urteko iraupena (05-06-07)
  2. Lanaldiaren 28 orduko murrizketa hiru urteetarako (10, 10 eta 8 urtez urte).
  3. %7ko soldata igoerak lehenengo urtean, %6 bigarrenean eta pasatako KPI +%1eko igoera azkeneko urterako, lor daitezkeen beste sustagarriak.
  4. Behin-behineko 24 kontratu mugagabe egingo dira eta langileek errelebu-kontratuaren eskubidea izango dute.

Hauek izan dira plataforman eskatzen ziren ildo nagusienak, aipagarriena da enpleguan lortu den aurrerapena plantillak behin-behinekotasunaren %40ra iritsi baitzen jadanik.