Akordioa Villa Sacramento zahar egoitzan
2007/06/29
Donostiako Villa Sacramento zahar egoitzako langileek akordio lortu dute enpresaren zuzendaritzarekin, zortzi hilabeteko greba ondoren. Akordioak nabarmen hobetzen du sektore honetako hitzarmen probintziala, baina arlo ekonomikoan zein gizarte gaiekin zerikusia duten arloetan.
Lan hitzarmenak bi urteko iraupena izango du, eta 2007 eta 2008rako %8an gaindituko ditu Gipuzkoako hitzarmen sektorialean jasotzen ziren soldata igoerak. Era berean, gaixotasun profesionalek dituzten langileek soldaten %100 jasoko dute eta gaixotasun arrunta dutenek, aldiz, lehenengo 20 egunetan soldata osoa eskuratu dute. Norberaren gaietarako hiru jai egun jasotzen ditu akordio honek.