Akordioa Zarauzko kiroldegian, 15 greba egunen ostean

2017/03/31
BPXport eta Balea Igeriketa-ko langileek –Zarauzko kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen diren enpresak– euren lan eta bizi baldintzak duintzen dituen akordioa lortu zuten martxoaren 30ean. Langileek subrogazio eskubidea bermatua izango dute, ez da eskala bikoitzik egongo, soldatetan igoera nabarmenak lortu dira eta hobekuntza sozialak oso aipagarriak dira.

ELAk oso irakurketa baikorra egiten du lau urtetako iraunaldia izango duen hitzarmen propio honen inguruan. Izan ere, lan erreformaren aurkako berme guztiak lortu ditugu, langileek subrogazio eskubidea bermatua izango dute langileek, ez da eskala bikoitzik egongo, soldatetan igoera nabarmenak lortu dira eta hobekuntza sozialak garrantzitsuak lortu dira.

Akordioa hau lortu da langileek aurreraeraman duten borroka eredugarriari esker. Langileak batu, antolatu eta mobilizatu dira. Eta horri esker akordio bikaina lortu dute. Ez dago beste biderik. Ezin dugu ahaztu 15 greba egun behar izan direla akordioa lortzeko eta bide horretan ezinbestekoa izan dela langileen antolakuntza.