Akordioa Zumarragako TTT Goikon

2008/07/21
Hilabeteko grebaren ostean akordio batetara iritsi dira uztailaren 18an Zumarragako TTT Goiko lan batzordea eta zuzendaritza. Hiru urteko iraupena izango duen hitzarmenak (2008, 2009 eta 2010) 7.000 eurotako soldata igoera denboraldi honetarako eta aldi-baterako kontratuak urte batera mugatzea jasotzen ditu.