Akordioak Urvapor eta Rugui enpresetan

2006/05/10

Maiatzaren 10ean Urvapor eta Rugui enpresen lan baldintzak arautzen dituen akordioak sinatu ziren. ELAk oso balorazio positiboa egiten du bi akordio hauen inguruan. Rugui Azpeitiko enpresa bat da, eta greba egun bat egin ondoren, enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkaritzak lan hitzarmena sinatu dute. ELArentzat oso akordio garrantzitsua da. Izan ere, azken urteetan zuzendaritzak izan duen jarreraren ondorioz, lan baldintzak okerrerantz joan dira. Urvapor, berriz, Durangoko enpresa bat da. ELAk bereziki azpimarratu nahi du akordio hau. Izan ere, argi gelditzen da enpresa txikietan posible dela edukiak dituzten akordioak sinatzea, negoziazio probintzialaren blokeoak sortzen duen hutsunea beteaz.