Implika Educación
Akordiorik gabe amaitu da enplegu erregulazioko espedientearen negoziazio aldia

Apirilaren 14an amaitu zen Educación Implika Taldearen kaleratze kolektiboa negoziatzeko epea. ELAk du Negoziazio Batzordearen ordezkaritzaren gehiengoa, 13tik 7 kiderekin. Bilera horretan, Andaluzia, Valencia eta Madrilgo zati bateko zentroen ordezkaritzaren babesarekin, azken proposamena egin zuen. Hala ere, Implikako zuzendaritzak proposamen hori baztertu eta amaitutzat eman zuen negoziazio aldia.
Aipatzekoa da kontsulta aldiak ia hilabetez iraun duela, eta enpresak ez dituela inolaz ere egiaztatu enplegu erregulazioko espedientea justifikatzeko planteatutako bi arrazoiak. Gainera, une oro plantillako langile asko kaleratzeko asmoari eutsi dio. Joan den astean, Implikak 157 langile kaleratu nahi zituen oraindik, eta horietako gehienak Bilboko zentroetakoak (100 inguru).
ELA kontsulta aldia hasi zen egun berean (martxoaren 16an) hasi zuen greba mugagabea Bilboko zentroetan. Grebak oihartzun handia izan du, eta egunero mobilizazioak egin dira lantokien aurrean. ELAk, azkenik, adierazi nahi du grebak jarraipena izango duela enpresak erabat bidegabea eta justifikaziorik gabea den kaleratze kolektiboa erretiratu arte.