"Alakrana" itsauntziko arrantzaleen senitartekoei elkartasuna

2009/11/07
ELAk bere elkartasuna adierazi nahi du “Alakrana” itsauntziko arrantzaleen senitartekoak jasaten ari diren ondoeza eta sufrimenduarekin.

Haatik, arrantzaleen askatasuna lehenestea exijitzen dugu, beste edozein interesaren  aurretik. 

Gure elkartasuna adierazi nahi diegu, eta azkar baino lehen etxean egon daitezen, deialdia luzatzen dugu honelako helburuarekin bat datozen elkartasun eta exijentziazko ekimenetan parte hartzera.Hari horretan azaroaren 7rako Bermeon  deituriko elkarretaratzerako  deialdiarekin bat egiten dugu.