Aldaketa garrantzitsuak ELAko Nazio Batzordean

2008/03/27
Martxoaren 27an ELAren Nazio Kontseilua elkartu zen Bilbon. Nazio Kontseiluaren ohiko bilerak Nazio Batzordean berrikuntza garrantzitsu bat burutzea adostu zuen; Batzordeko 36 kidetatik 4 ordezkatu egin dira, eta organoaren baitako beste 9 ardura aldatu egin dira.

Metaleko federazioan idazkari nagusi berria Unai Martinez izango da; antolakuntza arduraduna, Itziar Larrazabal, Iñaki Arrieta eta batzorde iraunkorreko kide; horrela, Arrieta Nazio Batzordean sartzen da.

Zerbitzuak federazioan Igor Eizagirre izango da idazkari nagusia eta Mari Cruz Elkoro, berriz, antolakuntza arduraduna.

Gizalan federazioan, Nerea Larrinagak Irakaskuntzako ardura hartuko du.
Deba, Eskumaldea eta Ezkerraldea-Kadaguako eskualde-batzetan idazkari edo arduradun berriak Amagoia Lasagabaster, Pello Igeregi eta Maite Leizegi dira, hurrenez hurren, guztiak ere Nazio Batzordeko kide berriak. 

Halaber, lehenago Nazio Batzordean zeuden lau kidek eskualde ardura berriak hartuko dituzte: Aintzane Orbegozo (Donostia), Xabier Perez Herrero (Oarso-Bidasoa), Ramon Irazu (Urola-Kosta) eta Egoitz Iturbe (Oria-Goierri).

Dani Gomez izan da azken lau urteotan ELA-Metaleko idazkari nagusia. Euban 1976an egin zen III Kongresutik hona Nazio Batzordeko kide izan da, eta aurrerantzean Manu Robles-Arangiz fundazioko zuzendari izango da. 

Aitor Goenagak eta Patxi Zubizarretak sindikatuaren barnean beste ardura politiko batzuk hartuko dituzte, eta Maribel Maguregi bere lantokira itzuliko da, 10 urtez lan garrantzitsua egin ostean. 

Berritze prozesu honen ondoren ELAko Nazio Batzordea 15 emakumek eta 21 gizonezkok osatzen dute. Euretatik hamaseik 35 urte edo gutxiago dituzte; hamabostek, 36 eta 49 urte bitartean; lauk, 50 eta 55 artean, eta batek, 57. Hots, Nazio Batzordeko %40tik gora emakumeak dira eta duela zenbait urte hasitako belaunaldi berrien sarrera errealitate sendoa bilakatu da.