Alde handiarekin irabazi ditu ELAk Iberdrolako hauteskunde sindikalak Hego Euskal Herrian

ELAk Iberdrolan dituen ordezkarien lanaren eta konpromisoaren ondorio dira emaitzak. Azken lau urteetan, enpresako zuzendaritzak ehunka milioi irabazi ditu bonusekin, langileen erosahalmenak behera egiten zuen bitartean, modu beldurgarrian.
Baldintza prekarioak
Hitzarmenak dio zenbait kategorietako langileen hasierako soldata urtean 15.000 euro gordin ingurukoa dela. Geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari den errealitate hori, gainera, zuzeneko zein zeharkako lanpostuetan ematen ari da.
Egoera horren aurrean, ELAren erantzuna mobilizatzea eta borrokatzea izan da, azken urteotako lau manifestazio arrakastatsuek erakusten duten bezala.
Iberdrolan dauden ELAko ordezkariek eskerrak eman nahi dizkie Hego Euskal Herriko langileei emandako babesagatik. Konfrontazioa eta mobilizazioa da bidezko egoerak lortzeko modu eraginkorrena; hala uste dugu ELAn eta horren aldeko apustua egin nahi izan dute Iberdrolako langileek gaur ere.