Aldi baterako kontratuek eragin zuzena dute lan istripu larrietan

2009/04/20
Lan istripuen kopurua murrizteko Administrazioek euren esku dagoen guztia ez dutela egiten salatu du ELAk.

Era honetan, aldi baterako kontratuak dituzten beharginek maizago jazotzen dituztela istripu larriak, azpimarratu dute, Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eta Janire Domínguez, segurtasun arloko arduradunak Bilbon emandako prentsaurreko batean.

Nazioarteko Lan-osasun eta Segurtasun egunerako antolatutako ekitaldien berri ere eman dute. Apirilaren 27an Iruñean elkarretaratzea egingo da eta 28an Bilboko Arriaga antzokian elkartuko dira ELAko ordezkariak eta ondoren manifestazioa egingo dute hiriburu honetako kaleetan zehar.

 

Irakurri txostena