Aldundiak alarma egoeran eman zuen garbikuntza protokoloa itzuli beharko luke Bizkaibusen

Horrez gain eta berragerraldi betean gaudela, oinarrizko higienea egunean zehar bermatzen zuen garbiketa-zerbitzua ez da egiten. Lehen, zerbitzu horri esker, Bizkaibusetan, egunean askotan 18 orduz baino gehiagoz dabiltzan horietan, desinfekzioak egiten ziren terminaletan, autobusaren barneko elementuen garbiketa espezifikoa bermatzeko, egunero ehunka bidaiari garraiatzen baitira.
Horregatik BFA premiatzen dugu garbiketa-zerbitzu hori, egunean zehar hainbat aldiz egiten zena, berehala abiatzera berriro; eta Bizkaibuseko enpresa azpikontratatuek egiten duten desinfekzio orokorra eta berariazkoa sakonago egin dezaten eskatzera.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen zaio zerbitzu-kopuruak ugaldu ditzala ohiko maiztasunetan bidaiari gehiegi atzematen diren eskualde, barruti eta lineetan; izan ere, oraingo egoera honetan, baldintza berberetan jarraitzeak arriskuan jartzen du bidaiarien osasuna, ez baitira bermatzen oinarrizko higiene-neurriak.