Aldundiari txistua joz bukatu dute bost eguneko greba Bizkaiko Erresidentzietako langileek

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek oso goiz hasi dute manifestazioa, EITBren egoitzatik eta, amaieran, txistuak entzun dira Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Langileak haserre agertu dira erakunde horrek lantokietako egoera larriaren aurrean erakutsitako axolagabekeriagatik.
Grebalariek argi utzi dute 2017koa bezalako greba errepikatu behar badute, 260 egun baino gehiagoko grebarekin, egingo dutela. Era berean, gogorarazi dute emakumea izatea eta zaintzan profesionalki aritzea prekaritatearen eta erakundeen eta patronalaren ikusezintasunaren sinonimoa dela. Gatazkaren genero-ikuspegia aldarrikatu dute, eta adierazi dute zaintza-lana ez dela baloratzen emakume izate hutsagatik.
Era berean, ELAk aldarrikatu du gatazka areagotu egingo dela abenduan, baldin eta ez bada lehenbailehen konpontzen gatazkari, eta ez bada aurrera egiten GUFErekin publiko egiteko eta parekatzeko, langileen kontratazioarekin ratioa hobetzeko, ordezkapenak lehen egunetik egiteko, besteak beste.