ALFUS FCC AMBITOko zuzendaritzak 18 langile kaleratu nahi ditu
ALFUS FCC AMBITO Bedian dago, garbikuntza industriala du jarduera ekonomiko, eta 64 langileko plantilla dauka. Enpresa-batzordeak 2 kide ditu LABetik, 1 ELAtik eta 1 UGTtik.
Iazko uztailean plantilla berregituratu zen, aurre-erretiro eta akordioen bidez. Orduan enpresako ordezkariek konpromiso bat hartu zuten ALFUSko langileekin: behin plantilla murriztu ondoren hitzarmen bat negoziatu behar zuten langileen ordezkariekin.
Gaur arte enpresak ez du ezer negoziatu nahi izan; are gehiago esango dugu, gaur, apirilak 3, Langileen Batzarrak Enpresa Batzordearen proposamena onartu du, eta hortaz hasita zeuden mobilizazioak ugalduko dira, eta greba mugagabea iragarri da apirilaren 29tik aurrera.
ALFUSko langileek eskatu diote enpresari kaleratzeen mehatxua erretiratzeko, eta hitzarmen kolektibo bat sinatzeko; lan-baldintzak segurtatzeari begira, eta eroste-ahalmenari eustearren.
Enpresa Batzordearen ustez onartezina da enpresak horrelako kaleratze kolektibo bat aurkeztea, eta haien ustez enpresaren asmoa langileen lan-baldintzak nabarmen lorrintzea da. Enpresari leporatzen diote lehiakortasuna hobetu nahi izatea langileen egoeraren kontura.