Alternatibarik badago, diru-sarrerak gehitzea
ELAk 2013 ekitaldirako Eusko Jaurlaritzak aurreikusi duen gastua aztertzen duen dokumentua aurkeztu du gaur. Txostenak ere 2009ko ekitalditik aurrera izan duen bilakaera ere aztertzen du; horren ondoren hasi ziren aldi honetako murrizketak.
Aurrekontu-proiektuaren aurkezpena eta eztabaida murrizketa orokorren testuinguruan dator. Esaten digutenez, ez omen dago beste aukerarik, eta gauza bakarra eztabaida daitekeela, zein partidatik ken daitekeen dirua, beste batzuetara bideratzeko. ELAn badakigu hori ez dela egia, alternatibak badaudela, eta dena hautu politikoen baitan dagoela.
Txosten honen asmoa Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-murrizketen errealitatea analizatzea da, eta benetan alternatibarik badagoela ikusaraztea, behar den bakarra borondatea politikoa dela alegia.