Alternatiben Herria bultzatzeko ekimena Bilbon
2015/09/24
Alternatiben Herria ekimena bultzatzeko kontzentrazioa egin da gaur arratsaldean Bilboko Unamuno Plazan. Ekimena bultzatzen duten eragileek dei egiten diete Alternatiben Herria sustatzen duten lagun guztiei Bilbon egingo den ekintza honetan parte hartu dezaten.
Orain arteko egitaraua jasotzen duen esku-orria banatuko da, eta ekimenaren kamisetak salgai izan dira. Horretaz aparte, 97.0 irratiak emisio berezia egin du Alternatiben Herriaren inguruan; bertan ekimenean parte hartuko duten eragile ezberdinei elkarrizketak egingo zaizkie. Helburua urriaren 24an Bilbon ikusi eta gozatu ahal izango ditugun alternatibei ahotsa ematea izango da.
Ekimena bultzatzen duten eragileek dei egiten diete Alternatiben Herria sustatzen duten lagun guztiei Bilbon egingo den ekintza honetan parte hartu dezaten. Bestalde, datozen egunotan Alternatiben Herria bultzatzeko hainbat ekimen egingo dira Gasteizen, Donostian eta Iruñean.