Alternatiben Herria ekimenak badu bere egitaraua
2015/10/19

Hilabete luzetako lanaren ostean urriaren 24an Bilbon egingo den Alternatiben Herria ekimenak badu bere behin-betiko programa. Goizeko 10:00tatik aurrera mota guztietako hamaika ekimen egongo dira: hitzaldiak, zine-forumak, dokumentalak, tailerrak, bisita gidatuak... Gainera, egitarauan jasotzen diren ekintzez gain, Bilbora hurbiltzen diren lagunek jai-giro ederraz gozatu ahal izango dute: kale animazioa, musika, jan eta edateko guneak, erromeria...
Honako triptiko honetan egitarauaren ekimen nagusiak biltzen dira. Jaitsi, irakurri, gustuko ekintza apuntatu eta urriaren 24an Bilbon elkar ikusiko dugu!