Alternatiben Herriak 150 eragileren atxikimendua lortu du

2015/10/20
Alternatiben Herriak 150 eragileren atxikimendua lortu du
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanbladak datorren larunbatean “Alternatiben Herria” ekimena egingo du Bilbon . Aldarrikapen, hausnarketa eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikiren erakusleihoa; elkarren arteko topagunea.

Ekitaldiak 150 eragileren atxikimendua lortu du eta horienordezkariak elkartu dira gaur goizean Bilbon.

Bost auzo izango ditu Alternatiben Herriak.

  • Arragoa: auzo honetan, hizkuntza, hezkuntza eta kulturaren inguruko eztabaidak, azoka eta ekitaldiak egingo dira egunean zehar.

  • Gure Gaia: naturarekin zerikusia izango duten tailerrak, eztabaidak eta azoka bilduko dituen gunea izango da.

  • AuzoEKOnomia: Ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruan saretutako eragileek eztabaidak eta azoka egingo duten auzoa izango da.

  • Demokrazia, Parte-Hartzea eta Burujabetza: Herrien eskubideen inguruan eta parte hartze demokratikoaren inguruan hausnarketa eta proposamen gunea izango da.

  • Bizitza Duinak eta Anitzak: Gorputz eta bizi eredu ez normatiboen esperientziak jaso eta zabalduko dituen aniztasunaren auzoa izango da.

Bilboko Areatza eta Alde Zaharraren inguruan egingo da Alternatiben Herria. Jarduera batzuk kalean bertan garatuko dira, karpak kokatuko dira horretarako. Bestalde, lokal publikoak eta herri-mugimenduarenak ere erabiliko dira.

Fomatu ezberdineko ekintzak egongo dira, hala nola,

  • doku-zine-forumak,

  • hitzaldi eta mahai-inguruak,

  • ikusi eta ikasi, hezi eta hazi (esperientzien kontakizun komunak)

  • entzun, eman eta parte hartu (tailerrak)

  • azokak

  • performanceak, musika, animazioa eta ekimen ludikoak

  • jana eta edana