Altsasuko Lazaro Echeverríako langileek 100 egun daramatzate greban eta martxa bat hasi dute Iruñera

2013/06/13
Altsasuko Lazaro Echeverríako langileek 100 egun daramatzate greban eta martxa bat hasi dute Iruñera
Altsasun dagoen Lazaro Echeverría SA ko 25 langileek 2.013ko martxoaren 6an mugagabeko greba bati ekin zioten zuzendaritzak egindako kaleratzeen aurka eta euren lan eskubideak babesteko asmoarekin. Hilabete igaro ondoren eta borroka gizarteratzeko asmotan Altsasutik martxa bat hasi zuten atzo. Ibialdia etzi amaituko da Iruñean Nafarroako Parlamentuaren aurrean.

 

Gaur, ekainak 13,  Lakuntzatik abiatuko dira eta Irurtzuneko INASAko langile oihekin bilkuratxo bat egingo dute eurek Irurtzunen daukaten kanpaldian bertan, eguerdiko 12:00etan. Gaurko etapa Sarasan amaituko da. Grebak 100 egun betetzen ditu.

Bihar, ekainak 14, 07:30ak aldera abiatuko dira Sarasatik eta Nafarroako Legebiltzarrera iritsiko dira eguerdiko 12:00ak aldera. Bertan, ELAko ordezkarien talde bat izanen dute zain eta elkarretaratzea egingo dute Legebiltzarraren aurrean.