Amaia Aierbek Alazne Alonso ordezkatuko du ELAko Batzorde Eragilean

2009/07/02
ELAren Nazio Kontseiluak - kongresu arteko organo gorena - ez-ohiko bilera egin du gaur Donostian egun Batzorde Eragilean Emakumeen Berdintasunerako eta Laneko Segurtasun eta Osasun arloko arduraduna den Alazne Alonsoren hutsunea betetzeko.

 

Alonsok, arazo pertsonalak direla medio, bere ardura uzteko eskaera azaldu zuen.

Nazio Batzordeak Kontseiluko partaideei egindako proposamena onartuz, Amaia Aierbe izendatu du hutsunea betetzeko. 

Amaia Aierbe Beloki (1965- Zumarraga) 1989. urtean hasi zen lanean ELAko zerbitzu juridikoetan. 2001. urtean Irakaskuntza Federazioko Idazkari Nagusia izendatua izan zen eta bi urte geroxeago Gizalan- Zerbitzu Publikoetako Federazioko Antolakuntza arduraduna.