AMAIA CAR eta TALLERES GAZTELU enpresetako langileek 100 egun bete dituzte greban

2013/09/04
Gatazkaren hasiera maiatzean izan zen, orduan enpresak langileen soldatak %15 eta %10 bitartean jaisteko asmoa jakinarazi zuen. ELAk, plantillaren ordezkaritzan, ezetza eman zion neurri hari, eta enpresa-hitzarmen bat proposatu zuen.

AMAIA CAR eta TALLERES GAZTELU PEUGEOT ibilgailuak konpontzeko eta saltzeko Areetako enpresak dira, eta haietan diharduten langileek 100 egun daramate greban.

Gatazkaren hasiera maiatzean izan zen, orduan enpresak langileen soldatak %15 eta %10 bitartean jaisteko asmoa jakinarazi zuen. Hori, Langileen Estatutuaren 41. artikuluaren arabera, lan-baldintzak nabarmen aldatzea da.

ELAk, plantillaren ordezkaritzan, ezetza eman zion neurri hari, eta enpresa-hitzarmen bat proposatu zuen. Haren bidez lan-baldintzak arautuko ziren, eta hitzarmen-salbuespenetatik babesteko bermeak eta aurrera-eragina jasoko zituen. Enpresak soldata-murrizketa erabaki zuen bere kabuz, eta langileak mugagabeko greban hasi ziren maiatzaren 27an.

Plantillak soldata-murrizketa erretiratzeko, eta enpresa-hitzarmen bat egiteko eskatzen du; lan-erreformaren aurkako blindajea duen hitzarmena, hain zuzen. Bestalde, AMAIA CAR eta TALLERES GAZTELUko bezeroek jakin behar dute orain egiten diren konponketak ez dituztela egiten lantegi horietako langileek, konponketa-lanak beste lantegi batzuetara desbideratzen dituztelako susmoa baitago.

Langileek, gainera, patronalen irizpideak ezartzea salatzen dute, ordezkari sindikalekin enpresa-hitzarmena egiteko eragozpen gaindiezina baitira; hainbesteraino ezen ibilgailuak konpontzeko eta saltzeko 22 langileko enpresa hori ixteko zorian dagoen.