Amaitu da Erandioko polizia-etxea zaintzen duten langileen martxa

2006/04/11

Erandioko polizia-etxea zaintzen duten langileek euren mobilizazioekin jarraitzen dute, soldata duin bat aldarrikatzeko. Mobilizazio horien baitan, apirilaren 10ean martxa bat hasi zuten, Erandiotik Lakuara oinez. Grebalariak gaur goizean heldu dira Gasteizera, apirilak 12.

Martxaren bukaeran ekitaldi bat egon da. Bertan, 600 bat ordezkari zituzten zain, euren babesa eta elkartasuna adierazteko. Bestalde, ELAren negoziazio kolektiborako arduradun Adolfo Muñozek ekitaldian Jaurlaritzak gatazka honetan izaten ari den jarrera salatu du, eta, batez ere Lan Sailarena.

Langileak greba mugagabea hasi zuten iragan urteko azaroaren 7an. Grebaren hasieratik, Erandioko polizia-etxearen aurrean daude akanpatuta.

Grebaren helburua soldaten parekatzea da. PROSEGUR enpresako langileek garbiketaz arduratzen diren lagunek berriki sinatutako hitzarmenarekin parekatzea eskatzen dute euren hitzarmena. Hitzarmen hori mantentze-lanetako langileek dutena ere bada, eta Jaurlaritzak beste hainbat azpikontratei emandakoa. Aldarrikapenak jasotzen duenez, grebalariek urteko 18.864 euroko soldata eskatzen dute. Egun, Espainia mailako akordioa ezartzen zaie; hitzarmen horren arabera, urtean 1788 orduz egiten dute lan, eta hileko soldata 925 eurokoa.