Amaitu da Errota-Gain galdaragintza enpresako langileen greba

2007/07/25
Uztailaren 25ean akordioa lortu zen Errota-Gain galdaragintza enpresako zuzendaritzaren eta ELAren ordezkariaren artean. Lortutako akordioarekin 43 egunetako greba amaitu da.

Errota-Gain Bergaran kokatuta dagoen enpresa bat da, eta 14 langilek egiten dute lan bertan. Enpresaren delegatu sindikal bakarra ELAkoa da.

Akordioak hiru urtetako iraupena du, eta 2007. urterako %4,4ko soldata igoerak jasotzen ditu, eta KPI+1,3koa 2008 eta 2009. urteetarako. ELArentzat akordioa oso positiboa da. Izan ere, kaleratutako bi langileen inguruko akordioa ere jasotzen duelako. Bestalde, bereziki aipagarria da langileek egin dituzten mobilizazioak. Hauek laguntza handikoak izan dira akordioa lortzeko.