Amaitu da Nazioarteko Konfederazio Sindikal berriaren sorrera batzarra

2006/11/03
Amaitu da Vienan Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioaren (SNK) sorrera batzarra. Erakunde Sindikal Askeen Nazioarteko Konfederazioa (ICFTU) eta Lanaren Mundu Konfederazioaren (WLC) bat-egitearen ondorio da Vienan sortuko den erakunde berria. SNK-ren printzipioen adierazpenak herrien autodeterminazio eskubidea jasotzen du. Guy Ryder izango da SNK-ko idazkari nagusia, eta ELA batzorde orokorreko kide izango da.

Laura Gonzalez de Txabarri, Saioa Igeregi, Amaia Muñoa eta Jose Elorrieta idazkari nagusiak osatuko dute ELAren ordezkaritza. ELAren nazioarteko idazkari Laura Gonzalez de Txabarrik batzarraren aurretik azpimarratu nahi izan duenez, "neoliberalismoaren erasoaldiak behartu gaitu indar metaketa honetara".

Sorrera batzarra azaroaren 1etik 3ra bitartean izan da.