Amatasun-bajan dauden emakumeen aurkako diskriminazioak gaitzetsi dituen epaia
Osakidetzak amatasun-bajan zegoen emakume bat kontratatu zuen, baina Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ez zion alta eman “pertsona apelatuak bere lana burutzeko behar den gaitasun funtzionala ez izateagatik”.
Auzitegiaren iritziz praktika horrek emakumeak diskriminatzen ditu, beraiena baita haurdun geratzeko aukera bakarra, eta kontratatzerik gabe zigortzea “zeharkako diskriminazioa” izango litzateke. Batez ere, erditzearen ondoko sei asteetan, baja-aldi hori ukaezinezkoa baita emakumeentzat.
ELAk oso ondo deritzo epai horri. Baina 2016. urtean horrelako epai bat emateak berak aditzera ematen digu emakumeenganako diskriminazioa oraindik ere ez dela ezabatu. Nolatan Gizarte Segurantzak uka diezaioke alta emakume bati amatasun-bajaren aldian bizi garen garaian? Bada, barne-jarduneko jarraibideek hala diotelako; eta enpresek, Osakidetzak ere barne, ez dietelako kontraturik egin ohi emakumeei erditzearen ondoan.
ELAk epai hori helaraziko dio Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritzari, hemendik aurrera emakume haurdunik ez baztertzeko, aldi baterako kontratazioak egiterakoan.
Halaber, Osakidetzako langileak jakinaren gainean egon daitezen zera esan behar diegu: aipaturiko egoeran egondako emakume bati lan-eskaintza bat eskaini ez bazaio, eta kontratazio-zerrendaren hurrenkeraren arabera hala bazegokien, sindikatura etorri behar du, hilabeteko epean erreklamazioa egiteko.