Ambuiberica anbulantzia-esleipena daraman enpresaren egoera larria salatu du ELAk

2013/09/18
Osakidetzaren anbulantzia-esleipena daraman enpresa berriak (Ambuiberica) ematen duen zerbitzu eskasa, eta horren ondorioz sortu den egoera larria salatu du gaur goizean ELAk.

Bi hilabete baino ez dira igaro enpresa berriak esleipena hartu zuenetik, eta tarte labur horretan murrizketa ugari egin ditu, eta joan den astean 3 langile kaleratu. Hori dela-eta, mobilizazioetarako deialdia egin da datorren asterako.

Elkarretaratzeak irailaren 23, 25 eta 27an egingo dira, hurrenez hurren, Gurutzetako, Basurtuko eta Galdakaoko ospitaleetan. Urriaren 3an, azkenik, manifestazio bat egingo da Bilbon, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Kale Nagusia) amaituko da.