Ambuiberica anbulantzia-esleipena daraman enpresaren egoera larria salatu du ELAk
2013/10/03
Osakidetzaren anbulantzia-esleipena daraman enpresa berriak (Ambuiberica) ematen duen zerbitzu eskasa, eta horren ondorioz sortu den egoera larria salatzeko manifestazioa egin dute langileek gaur goizean Bilbon.
Hiru hilabete baino ez dira igaro enpresa berriak esleipena hartu zuenetik, eta tarte labur horretan murrizketa ugari egin ditu eta hainbat langile kaleratu du.