Amenabar enpresaren aurkako atentatua gaitzetsi du ELAk

2008/05/13
Aditzera emandako komunikatu batetan, Amenabar enpresako ondasunen aurka ETA-k maiatzaren 12an eginiko atentatua gaitzetsi du ELA-k. Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan parte hartzen du enpresak eta lehergailuen eraginez kalte materialak sortu dira.

ELAren ustetan, AHTa eraikitzearen aurkako jarrera zilegia bada, horrek ez du justifikatzen, inolaz ere, bortxakeriaren erabilera eta ez du horren beharrik. Azpiegitura hau galarazteko indarkeriaren erabilerak bertan behera uzten ditu sektore zibil ezberdinetatik eta modu demokratikoan sortzen ari diren dinamikak tren egitasmo honi bere desadostasunak adierazteko.