Amiantoarengatik hildako langile baten sendiari 240.000 euroko kalte-ordaina eman behar dio Sidenorrek

2005/06/14

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Gizarte Salak erabaki duenez, Basauriko Sidenor S.A. enpresak 240.000 eurotako kalte-ordaina eman beharko dio amiantoarengatik hildako langile baten sendiari. Langilea Gurutzetako Ospitalean hil zen 2001. urteko azaroaren 21ean. ELAk eramandako kasu honen kalte-ordaina, gai honen inguruan Euskal Herrian eman den handiena da. EAEko Auzitegi Nagusiaren epai honek Bilboko 8. Gizarte Auzitegiak 2004. urteko ekainaren 14ean emandako epaia berresten du. Acenorrek eta Sidenorrek epaiaren aurkako helegitea aurkeztu zuten, baina EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu helegite horiek.

Epaiak jasotzen duenez, hildako langilea amiantoarekin harremanetan egon zen 1969 eta 1981 urte bitarteetan. Amiantoaren erruz izandako mesotelioma gaitzaz kutsatzeko modu bakarra amiantoa denbora luzez eta jarraiaz inhalatzea da; horretarako, aski da hamabi urtez amiantoarekin harremanetan egotea. Bestelde, enpresaren prebentzio neurrien gabezia kritikatzen du epaiak. Epailearen arabera, ez dago argi zeintzuk izan ziren langileari bere jardunean babesteko emandako babes neurriak. Bestalde, ez dira ezagutzen zeintzuk ziren lantokiak airea erauzteko eta arazkeko zituen baliabideak, ez eta amiantoaren partikulak neurtzeko sistemarik zuen.