Amnistiaren aldeko mugimenduak deitutako manifestazioa debekatzearen aurka

2007/09/05
ELAren Batzorde Eragilea, bere ohiko bileran, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak amnistiaren aldeko mugimenduak datorren iganderako Donostian deituta duen manifestazioa galaraztearen aurka azaldu da.

Batzorde Eragilearen aburuz, honako erabakiak askatasun eta eskubideen urraketa suposatzen du, eskubide estatu bati ez dagokion urraketa, hain zuzen.

Azkenik, Batzorde Eragileak euskal preso politikoek bizi duten egoera onartezina salatu nahi du berriro ere, bereziki gaixorik daudenenak, preso hauek dagoenekoz kalean egon behar bailukete. Bide beretik, demokrazia eta justiziaren oinarriak kontutan izan gabe, bidegabekeriaz eta arbitrarioki euren zigorrak luzatuak jasaten dituztenen egoera salatu nahi du ELAk.