Anbulantzietako langileak grebara joko dute

2009/02/13
Otsailaren 20an, 26an eta 27an anbulantzietako langileak greba egingo dugu dute Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban ELA eta LAB sindikatuak deituta.

Zerbitzu publikoa ematen duten langileak izan arren (anbulantzia-larrialdiak, ospitaleetara eraman-ekarriak...), enpresa pribatuen menpe daude. Anbulantzietan Eusko Jaurlaritzaren anagrama agertzen da, eta horrek ematen dio zerbitzu publikoaren itxura, baina hortik aurrera ez dago ezer gehiago. Probintzia-mailako hitzarmenak dute eta Araban are okerrago gaude, Estatu-hitzarmena aplikatzen baitiete. Zenbait kasutan 1800 ordutik gora sartzen dituzte eta soldatak 1.000 euro ingurukoak dira.