Andoaingo Antex Fibres enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gertatutako lan heriotza eta lan istripu larria salatzeko
Andoaingo Antex Fibres SL enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur, joan den astean enpresan izan ziren bi lan-istripuak salatzeko. Hiru eguneko tartean, bi langilek lan-istripu oso larriak izan zituzten. Haietako bat makina batek harrapatuta hil zen. Heriotza berri honekin, gutxienez 66 langile hil dira Euskal Herrian 2022an, horietako 21 Gipuzkoan.
Garrantzitsua da azpimarratzea enpresan gertatutako azken bi istripuak makinak harrapatuta gertatu direla eta sakon ikertu beharko dela zeintzuk izan diren ezbehar hauen arrazoiak eta erantzukizunak.
Argi eta garbi geratzen da berriz ere Patronalak irabazi gosea duela beste ezeren gainetik eta langileen osasuna eta segurtasuna ez dela lehentasuna enpresarientzat; horri prekarietatea deitzen zaio.