Andoaingo San Joan Bataiatzailea egoitzan greba mugagabean dauden langileak udalbatzatik kanporatu dituzte

2006/06/28

San Joan Bataiatzailea egoitzan greba mugagabean dauden langileak gaur, ekainak 29, Andoaingo udalean izan den Udalbatzatik kanporatuak izan dira. Udalbatza hasi eta berehala, langileek dituzten eskakizunekin kartelak atera dituzte: Udala: negoziazio Mahaia Osatu. No más amenazas, más negociación. Parekotasuna irtenbidea da. Kalitatezko zerbitzua, diskriminaziorik ez. Bost minutu pasa ondoren, Andoaingo alkate Jose Antonio Perez Gabarainek, kartelak kentzea agindu die. ELAko ordezkari batek, Negoziazio Mahiaren osaketa eskatu dio alkateari, eta alkateak hitz egiteko eskubiderik ez duela adierazi dio.

ELAk salatu egiten du alkateak errepresioaren bidea hautatua izana Gatazka hau bideratu beharrean, ELAko ordezkariak irainduz eta mehatxuka ibitzeaz gain, gaur, greban dauden langileen kanporaketarekin alkateak garbi adierazi digu demokrazi partehartzailea nola ulertzen duen berak. Ez zaigu iruditzen jarrera onena alkate batentzat.

Bihar, ekainaren 30ean, hilabete bat izango da langileak mugagabeko greban hasi zirela. Hilabete honetan langileek mehatxuak besterik ez dute jaso: espedienteak irekiko zaizkiela, kalera botako dituztela e.a. Horrela dabiltzanei gatazka hau ez dela mehatxuen bidez konponduko adierazi nahi diegu. Oker dabil horrela pentsatzen duenak.

Gatazka hau konpontzen hasteko, udalak orain arte ukatu duen Negoziazio Mahaia osatu behar du

ELAK zera eskatzen dio alkateari

1.- Benetako politika sozial bat, pertsonen beharrak aintzat hartzen dituena, erantzunkizun soziala bere gain hartzen duena, eta berdintasunerako estrategiak eta elkartasun mekanismoak ezartzeko esku hartzen duena.

2.- Diskriminazioarekin bukatzea. 2006.urtean soldatetan eskatzen dugun 1.317¬ -ak, udal langileek irabazten dutenaren % 76a suposatzen du.

3.- Kalitatezko Zerbitzua. Ezin dugu ibili orain arte bezala. Egoiliarrek gaur egun eskaintzen diegun arreta baino hobea merezi dute. Pertsonala handitu beharra dago. 2006.urterako lanaldi osoko kontratuak eskatzen ditugu. Heziketa egokia jasoaz, eta langile bakoitzak bere funtzioak beteaz ere hobetuko dugu zerbitzua.

Udaletxeko komiteak ere parte hartu du Udalbatzan eta, greban dauden langileak bere apoioa eskertu nahi dute.