Andoaingo San Joan Bataiatzailearen Udal egoitzako grebak hiru hilabete bete ditu

2006/09/06

Andoaingo San Joan Bataiatzailearen Udal egoitzako 32 langileak hiru hilabete bete dituzte greban. Langileek urte bete baino gehiago daramate lan baldintzak negoziatu nahirik, baina udalak negoziaketarako ate guztiak itxi dizkie. Grebak hiru hilabete bete dituen honetan, langileek euren aldarrikapenak azpimarratu nahi dituzte.

1.- Benetako politika sozial bat, pertsonen beharrak aintzat hartzen dituena, erantzunkizun soziala bere gain hartzen duena, eta berdintasunerako estrategiak eta elkartasun mekanismoak ezartzeko esku hartzen duena.

2.- Diskriminazioarekin bukatzea. 2006.urtean soldatetan eskatzen dugun 1.317¬ -ak, udal langileek irabazten dutenaren % 76a suposatzen du.

3.- Kalitatezko Zerbitzua. Ezin dugu ibili orain arte bezala. Egoiliarrek gaur egun eskaintzen diegun arreta baino hobea merezi dute. Pertsonala handitu beharra dago. 2006.urterako lanaldi osoko kontratuak eskatzen ditugu. Heziketa egokia jasoaz, eta langile bakoitzak bere funtzioak beteaz ere hobetuko dugu zerbitzua.