Andoaingo San Juan Bataiatzailea egoitzako langileei elkartasuna adierazteko manifestazioa

2006/10/09
Gaur, urriak 10, manifestazioa egin da Andoainen, San Juan Bataiatzailea zahar egoitzan greban dauden langileei elkartasuna adierazteko. Protesta ekintzan ehundaka lagunek hartu dute parte. ELAren idazkari nagusi Jose Elorrietak ere parte hartuko du manifestazioan.

Orotara, langileek lau hilabete baino gehiago daramate greban, lan baldintzan duin batzuen alde. Kontzentrazioa eta gero grebalariek jasaten duten diskriminazioa salatu dute. "Gure lan berdina egiten duen udal langile batek, hilero 624,93 gehiago irabazten ditu, urtean ia 9.000".