Andoaingo Tecciko langileen greba, enpresa hitzarmenaren defentsan

Andoaingo Tecci Circuitos Impresos enpresako langileek greba-eguna egin dute beren enpresa-hitzarmena defendatzeko. 2021 urte osoa daramate hitzarmena berritzeko negoziatzen, baina ez dute lortu, zuzendaritzak uko egin baitio soldatak igotzeari, enpresaren egoera ekonomikoa ona izan arren.