LAN SEGURTASUNA
Andosillan langile bat hil ondoren, Nafarroa da Estatuko lan-heriotza tasarik altuena duen lurraldea

Langile bat hil da lan istripu batean Andosillan, zama bat gainera erorita. ELAk babesa eta elkartasuna adierazi nahi die biktimaren familiari eta hurbilekoei, eta beharrezko ikerketak egin daitezela eskatzen du gertatutakoaren erantzukizunak argitzeko.
2025ean 13 pertsona hil dira euren lanpostuan Nafarroan, horietako asko erorikoen, harrapatzeen eta kargen erorketaren ondorioz. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia betez gero saihestu izango liratekeen heriotzak.
ELAk 45 pertsonara arte Lan Ikuskaritzaren plantilla indartzea eskatu du, erabat kolapsatuta baitago, eta Europako batez bestekoarekin berdintzeko, eta horrela, Nafarroako enpresa eta lantokietan ematen ari diren segurtasun baldintzak behar bezala kontrolatu ahal izateko.