ANGEL BARROETA IRUINSEMEAREN HILKETA GAITZETSI DU ELAK

2004/03/13

Jose Mari Otaegi, ELAren Nafarroako koordinatzaileak , irmoki gaitzetsi du polizi espainiar baten esku burututako Angel Barroeta okinaren heriotza eta beronen sendiarekiko elkartasuna adierazi du.
Otaegik gertatutakoaren larritasuna azpimarratu nahi izan du, herria zaintzeko armatua izan omen den norbait izan baita herritar honen aurka armak erabili dituena.
Bide batez ELAren arduradunak hausnarketa eskatu die edozein aldetatik dela ere gorrotoa ereiten ari direnei, ideia eta aukera politiko jakin batzuk kriminalizatzen dituztenei eta, bereziki, Madrilen gertaturiko sarraskiaren karietara, helburu politiko era hauteskunde interesegatik, gertatutakoaren erantzukizunak eta jendearen haserrea norabide jakin batera bideratzen saiatzen ari direnei.
Azkenik Otaegik bidegabetzat jo ditu poliziak Angel Barroetaren hilketaren aurrean bere haserrea eta samina azaldu nahi izan dutenen aurka burututako eraso bortitzak.