Antalisko langileei ezarritako espedienteari buruzko epaiketa apirilaren 1ean egingo da

2014/03/12
Albizturko Antalis enpresako ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek jakitera eman dutenez gaur goizean, zuzendaritzak planteatutako erregulazio espedientearen aurkako epaiketa apirilaren 1ean egingo da Bilboko EAEko Justizia Epaitegi Gorenean.

Urtarrilaren 13an amaitu zen kontsulta epea, akordiorik gabe, eta enpresak hitz egiteko "prest" zegoela esan zuen arren ez du negoziatzeko asmorik azaldu. Zuzendaritzak enpresa ixteko erabakia mantentzen du. Hori dela eta, epaitegien bideari ekiteko erabakia hartu zuten langileek. Antalis enpresak 39 langile ditu.